2018/03/14

ERROTAN

Arbizuko Olatzea errotara joan gara gaur. Jesus Marik eta Manuk, erakutsi dizkigute trikimailu guztiak! A zer gozamena uraren errekatxoa ikustean! Hementxe duzue bideo txikitxo bat horren lekuko.

2017/12/01

Euskararen eguna dator eta ospatzeko ea osatzen duzun puzzle hau

2017/10/07

TXISTORRA EGITEN

Arbizun, urrian urtero Txistor Eguna ospatzen da, jai egun handia izaten da, lehengo ohiturak berreskuratu eta giro ederrean pasatzeko.
Guk ere, gure herriko ohiturak ikasteko asmoz, guraso, amin eta andereñoaren laguntzaz txistorra egiten ikasi dugu! Bikainak atera zaizkigu gainera!


SANDINDEIRA TXANGOA

Udazken eder honetan, gure inguruko txokoak ezagutzeko eta egun bikaina pasatzeko, Sandindei aldera egin dugu txango zoragarria!


2017/06/12

NON GOGOA HAN ZANGOA, ASTITZERA TXANGOA!

Kaixo, lagunok: Kurtso amaierako txangoa egin dugu Astitzera, gau bat pasatzera joan ginen gainera! Eguraldi ezin hobearekin eta giro ederrean pasa ditugu bi egunak. Gauean, hasieran gogoratu ginen etxekoetaz baina gero denok "zzzzzzzz" Ikusi itzazue bi egunetako irudi batzuk.

2017/05/04

SUKALDARIAK GARA!

Hori da bai, sukaldariak gara! Ez hori soilik, jatun onak ere bai alajaina!!
Ñan ñan! Zein goxoa!

2017/04/10

KORRIKA TXIKIA

Ika, Ika, badator korrika! Etxarriko ikastolako lagunak etorri zaizkigu eta kalez kale korrika ibili gara.